SOS ARRAZAKERIAK PP SALATU DU
Berria, , 09-05-2012Etorkinei etxebizitza publikoak lortzeko baldintzak gogortzeko eskatuz egindako kanpaina dela eta, Bizkaiko SOS Arrazakeriak Fiskaltzara eraman du Bilboko PP. Kanpainaren leloak (Aurrena, Bilbokoak, etxebizitza publikoak emateko sistema justu baten alde) etorkinen aurkako «gorrotoa eta bazterkeria» sustatzen duela uste du SOS Arrazakeriak. PPko zinegotzi Cristina Ruizen ustez, salaketa «lekuz kanpo» dago eta «ez du oinarri juridikorik».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)