Etorkinen aurka jarrera gogortu dela eta, kezkatuta dago Europako Batasuna

Berria, , 26-04-2012

Europan etorkinen aurkako jarrera eta populismoa nabarmen igo direla salatu du EB Europako Batasunak. Frantziako hauteskundeetan Marine Le Pen eskuin muturreko ordezkariak izandako arrakastaren ondoren, EBko parlamentuko presidente Martin Schulzek kezka adierazi du Europako hainbat herritan suspertzen ari den ideologia delako, eta Europaren batasunerako «arriskutsua» dela uste du: «Europako herritar gehienak EBk egindako lorpenetan atzerapausoak ematearen aurka daude».

EBko bozeramaile Olivier Baillyren arabera, krisi ekonomikoak eragindako desberdintasun sozialek eragin dute eskuin muturreko jarraitzaileen igoera. Herrialdeen arazo ekonomikoek «nazionalismoei» mesede egiten diela uste du: «Horren aurrean, gure lana herritarrei EBren garrantzia gogoraraztea da».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)