Munduko Kulturak erakusketa

Kultur aniztasuna eta gizateriaren altxorra

, lehen ezkuntzako 5. mailako ikasleen eskutik

Diario de Noticias, jaso ikastola, 22-03-2012

iruñea. Aurreko otsailaren 9an eta ingurunean jorratzen ari ginen gaiarekin lotuta, Jaso Ikastolako LH 5. mailako ikasleek munduko kultura anitzekin erlazionatutako erakusketa antolatu zuten: Munduko Kulturak erakusketa.

Bosgarren mailako ikasleek beren etxeetatik munduko herrialde askotatik bildutako objektu bitxiak ekarri zituzten: txanponak, eskutitzak, labanak, maskarak…

Aldi berean, objektu hauetako bakoitzaren historia, hau da, jatorria eta erabilerari buruzko azalpena jasotzen zuen agiriak prestatu zituzten.

Erakusketa Lehen Hezkuntzako talde guztiei ireki zitzaien. Ikasle antolatzaileek lagunduta eta ordutegi estu bati jarraikiz, areto nagusitik pasatu ziren.

Bertan bosgarren mailako ikasleek, txandaka, objektuei buruzko ahozko azalpenak eman zituzten. Ez zitzaien batere erraza izan adin anitzei egokitutako hizkuntza erabiltzea, baina ahalegin pixka bat eginda eta txikienek jarritako harridura eta interes aurpegiak ikusita, lortu zutela esan daiteke.

Bai prestatu zutenentzat, bai erakusketaz gozatu zutenentzat, jarduera aberasgarria izan zen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)