Espainiaren eta Frantziaren immigrazio politikak arbuiatu ditu Anitzak elkarteak

Berria, , 22-03-2012

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean, atzerritarren aurkako politika autoritarioak, sexistak eta murriztaileak egitea leporatu die Anitzak elkarteak Frantziari eta Espainiari. Protestara deitu dute; datorren larunbatean elkartuko dira Espainiako Gobernuak Donostian duen delegazioaaren aurrean, 17:30ean.

Indarrean dituzten legeekin etorkinen eta errefuxiatuen eskubideak urratzea egotzi die Anitzak-ek bi estatuei. Elkartearen iritziz, Espainiako Kongresuak onartutako lan erreformak bereziki kalte egingo die etorkinei; langabezian egotera kondenatuko dituela erantsi du. Bestalde, Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroa ixteko eskatu dio elkarteak Frantziari, etorkinen aurkako errepresio tresna dela uste baitu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)