144.551
Atzerritartzat hartuak.
Berria, , 07-02-2012Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 144.551 atzerritar daudela erroldatuta, hori zehazten du Espainiako Estatistika Institutuak. Eta eransten du immigranteak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %6,6 direla. Haientzat da, beraz, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Immigrazio Plana. Estatistiketan, baina, ez dira agertzen immigrante guztiak; Espainiatik, Herrialde Katalanetatik eta Galiziatik etorritakoak bertakotzat jotzen ditu Espainiako Estatistika Institutuak. Aldiz, Hegoaldean bizi diren Ipar Euskal Herriko herritarrak atzerritartzat hartzen ditu. Nafarroan 71.380 etorkin bizi direla (biztanleriaren %11,1) ere zehazten du.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)