Aralarrek eskatu du ikasle etorkinak hobeto banatzeko
Berria, , 07-02-2012Eusko Jaurlaritzaren III. Immigrazio Planak gabeziak dituela salatu dute Aralarrek eta Ezker Anitzak. Ikastetxe publiko eta itunpekoen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa galdegin du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak: «Garrantzitsua da baita ere ikasle etorkinen artean D eredua sustatzeko neurriak hartzea». Gizarte laguntzen murrizketak ere salatu ditu, eta Lanbiden aniztasunaren unitatea sortzeko eskatu du.
Ezker Anitzeko Mikel Aranaren irudiko, ibilbide laburra izango du planak. «Etorkinen eskubideen eta betebeharren aitortzan urrats gehiago egin beharko lirateke, eta lege arau egonkor bat sortu».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)