Immigrazioaren ezaugarriak aztertzen ari dira Bermeon
Deia, , 21-01-2012Bermeo. Immigrazioaren fenomenoaren aurrean Bermeon lanean aritzen diren hirurogei gizarte eragilek euren eguneroko lan erronka berriei aurre egiteko prestakuntza jardunaldi bat egiten ari dira, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatoak antolatutako ekimen bati esker.
Immigrazioa eta Kulturartekotasuna izeneko ekimenean herriko hezkuntza zentru guztiak, Osakidetza, Gobernuz Kanpoko Erakundeak edota Udal sail ezberdinak parte hartzen ari dira eta, erantzun hain handia ikusita, bigarren txanda bat antolatu behar izan dute. Lehen saioan Deskribapen Soziodemografikoa eta Soziojuridikoa ikusi dituzte eta datorren astean kultura arteko harremanak aztertuko dituzte.
Azkenik Udalak deialdia egin du urtarrilaren 30ean, – 19:00etan – pleno aretoan etorkinen gaiaren inguruko aholku batzordea sortzeko bilerara joateko “fenomeno honi irtenbideak bilatzen saiatzeko”.
(Puede haber caducado)