Zarauzko gaztetxoenek kultur aniztasunaren horma irudi erraldoia osatu dute

Diario de noticias de Gipuzkoa, 29-12-2011

zarautz. Zarauzko Inmigrazio sailak hainbat ekimen burutu ditu azken asteotan, Giza Eskubideen eta Etorkinen egunen baitan. Besteak beste, eskualdean bizi diren lau etorkinen istorioa kontatzen duen Ongi etorri eta mila esker dokumentala estreinatu zuen Erlo Telebistan duela bi asteburu eta giza eskubideen aldeko argazkiak atera zituzten kale antzerki batean. Atzo, berriz, gaztetxoek Nire buruaren askatasunari ezin diozu itxiturarik jarri lemapean, kultur aniztasuna erakusten duen 120 zatiz osatutako horma irudia egin zuten (argazkian), haur parkean. argazkia: a.l.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)