ETORKINEN ESKUBIDEAK ALDARRI

Berria, , 18-12-2011

Etorkinen eskubideen alde jarduten du Eskuz Esku plataformak, eta atzo elkarretaratzera deitu zuen Bilbon. Bertan, Espainiako Atzerritarren Legeak eragiten dituen politika «murriztaile eta polizialak» salatu zituzten. Horrekin batera, krisiaren ondorioz izandako murrizketek bereziki etorkinei eragiten ari zaiela gogorarazi zuten. «Eskulan moduan hartzen dituzte, eta kriminalizatu. Duten nahi bakarra etorkinak estutzea da, eta sorterrira itzultzea».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)