Salatu dute etxe agentziek etorkinak baztertzen dituztela

Berria, , 16-12-2011

BILBO. SOS Arrazakeria eta CEAR elkarteek salatu dute Bilboko etxe agentziek eskaintza desberdinak egiten dizkietela etorkinei, eta galdegiten dizkieten baldintzak ere desberdinak direla. Egin duten ikerketa baten arabera, «baztertu» egiten dituzte. 29 enpresa ikertu dituzte bi erakundeek, eta, jakinarazi dutenez, etorkinak ez direnentzat etxebizitzen eskaintza %80 handiagoa da. Etxea saldu edo alokatzeko eskatzen dizkieten baldintzak zorrotzagoak direla ere nabarmendu dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)