Atxikiak sistematikoki ez biluzteko eskatu dio arartekoak Poliziari
Berria, , 04-11-2011Euskal Autonomia Erkidegoko ararteko Iñigo Lamarcak hainbat gomendio egin dizkie Poliziaren indarrei, giza eskubideen urraketak saihestu daitezen. Horien artean, eskatu die ez ditzatela atxilotuak «sistematikoki» biluz, eta oroitarazi die neurri hori salbuespen kasuetan hartu beharrekoa dela. Lamarcak gaineratu du halako neurriak behar bezala justifikatu behar direla eta horretarako ezin direla erabili «segurtasun arrazoiak» eta gisako «azaleko» formulak.
Horrez gain, indarraren erabilerak «azken baliabidea» izan behar duela adierazi du Lamarcak, eta erantsi du poliziek gatazken bitartekaritzarako tekniken gaineko ezagutzak izan behar dituztela.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)