Eskuin muturreko SVP alderdiak irabazi ditu Suitzako hauteskundeak

Aitzineko bozetatik hiru puntu jaitsi arren, bigarrenarekiko zazpi punturen aldeari eutsi dio SVPk

Berria, , 25-10-2011

ERREDAKZIOA
SVP Suitzako Herriaren Alderdiak irabazi ditu parlamenturako hauteskundeak, baina hogei urtean lehenbiziko aldiz botoak galdu ditu. Botoen laurdenak lortu ditu, 2007ko bozetan baino hiru puntu gutxiago. 200 jarlekuetatik 55 izanen ditu orain. Hala ere, bigarren alderdiarekiko zazpi puntu baino gehiagoko abantailari eutsi dio. PS Alderdi Sozialista izan da hori, eta hark ere botoak galdu ditu (%1,4 gutxiago).

2007an Suitzan alderdi batek inoiz lortutako emaitzarik onena eskuratu zuen SVPk. Mezu xenofobo gogorra erabili zuen, eta ospetsu egin zen haren kanpainako kartela, ardi zuri talde bat ardi beltz bat Suitzatik bidaltzen irudikatzen zuena.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)