Hizpideak
Etorkin ehiza
Berria, , 16-09-2011Poliziak operazio handia egin du Bilbon, Basurtuko beilategi zaharrean. Utzitako eraikin batean bizi ziren dozenaka etorkin kanporatu, identifikatu, eta haietako asko atxilotu dituzte, paperik gabe zeudela egotzita. Orain, euren herrialdeetara bidal ditzakete epaileek. Espainiako Poliziak eta Bilboko udaltzainek eskuz esku egindako operazioan zer delitu egin dute atxilotuek? Leporatu zaien bakarra paperik ez izatea da. Kosta egiten da ustez aurreratua den gizarte batean hori delitua dela sinestea. Baina, gurean, hala da.
Espiral gaizto batean bizi dira etorkinak: ez zaie paperik ematen, eta, deliturik egin gabe ere, Poliziak jazarri, atxilotu eta epaitegietako bezero bihurtzen ditu. Ezkutura eta bazterkeriara bultzatuak dira, lana eta gizarteratzea de facto galarazita. Estoldetan bizirik irautera zigortu ditugu, erortzear diren eraikinetan gauaren hotzetik babestera. Araudia oinarri hartuta, bidegabekeria bihurtu dugu lege. Alferrik da gero etorkinen integrazioaren alde solas egitea. Ekintzek hitz egiten dute hitzen partez. Eta xenofobia darie.
(Puede haber caducado)