Nomadak itzuli dira Uztaritzera, eta 180 karabana ekarri dituzte

Berria, , 28-06-2011

BAIONA. Nomadek jakinarazi zuten atzo helduko zirela Uztaritzera (Lapurdi). Baina, auzapezaren arabera, iragarriak ziren 80 karabanen ordez, 140 agertu ziren. Nomadek azaldu dute gutun bat igorri ziotela auzapezari neguan eta honen baimena ukan ondoren jin direla Uztaritzera. Auzapezak erran du ez dutela errespetatu kopurua, eta kanporatzeko eskaria egin du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)