Atzerritarren Legea aldatu dute, andreak babesteko
Berria, , 08-06-2011MADRIL. Espainiako Atzerritarren Legea aldatzea onartu zuen atzo Espainiako Kongresuak, emakumeen aurkako indarkeria jasaten dutenei babes handiagoa emateko xedez. Tratu txarrak eta emakumeen trafikoa salatzen dituzten andre papergabeen aurka ezingo dute hasi kanporatze espedienterik. Gainera, auzia argitu arte erresidentzia baimena izango dute emakumeek.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)