Senegalen inguruko hitzaldia eskainiko dute gaur Orioko kultur etxean

kultur aniztasunaren jaiko azken mintzaldia izango da arratsaldekoa (19.00etatik aurrera)

Diario de noticias de Gipuzkoa, a.l., 25-05-2011

orio. Kultur Aniztasunaren jaia ari dira ospatzen aste honetan Orion eta aurreko egunetan Sahara eta Brasil hizpide izan ondoren, gaur, Sidya Bodian senegaldarrak Afrikako herrialdearen inguruan hitz egingo du. Udaleko Euskara batzordeak antolatu ditu hiru hitzaldiak Kultur Aniztasunaren Jaia antolatzen ari den taldearen laguntzarekin. Gaurko saioa ere kultur etxean eskainiko dute, 19.00etan. Hitzaldia irekia izango da bertaratu nahi duten guztien-tzat.

Bestalde, astea borobiltzeko Kultur Aniztasunaren jaialdia larunbat honetan egingo dute herriko plazan. Honela, 11.00etatik aurrera Senegal, Mexiko, Ekuador, Portugal, Nikaragua, Sahara, Euskal Herria, Bahia, Kuba, Honduras eta Marokori buruzko postuak jarriko dituzte eta egunean zehar umeentzat jolasak, dantzak eta herrialde ezberdinetako musika eskainiko dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)