Etorkin gazte bati laguntzen saiatuko den zapata garbitzailea da 'Le Havre' filmeko protagonista
Kaurismakiren immigrazioari buruzko filmak harrera ona izan du Cannesen
Etorkin gazte bati laguntzen saiatuko den zapata garbitzailea da 'Le Havre' filmeko protagonista
Berria, , 18-05-2011Agentziak Cannes
Elkartasunari buruzko ipuin bat aurkeztu du Aki Kaurismaki zinemagile finlandiarrak Cannesko zinema jaialdian. Immigrazioaren gaia jorratu du Le Havre filmean, eta harrera ona izan du. Urrezko Palma lortzeko laugarren aldiz dago lehian Drifting Clouds (1996) eta The Man Without a Past (2002) lanen egilea.
Frantziako Le Havre hiria aukeratu zuen zinemagileak filmerako.«Leku tristea da, baina ez egin nahi nuena egiteko adina». Zapata garbitzaile bat da protagonista; emaztea ospitalean duela, etorkin gazte bat etxean hartuko du, Polizia atzetik duela-eta hari laguntzeko asmoz. «Erantzunak emateko arazo larriegia da immigrazioa. Kolonizaziotik dator guztia, eta pixka bat berandu da hori konpontzeko. Baina politikariak hoteletako geletatik eta Mercedes autoetatik aterako balira, agian gauzak aldatzen hasiko lirateke», adierazi zuen zinemagileak atzo. Drama eta komedia tartekatu ditu Kaurismakik istorioan.
Oso bestelako filma eraman du Cannesera Jodie Foster aktoreak, zuzendari gisa oraingoan. Lehiatik kanpo aurkeztu du The Beaver, Mel Gibson protagonista duen lana. Depresiotik ateratzen ari den gizonari buruzko istorioari harrera ona egin zion atzo publikoak, AEBetakoak ez bezala.
(Puede haber caducado)