Aniztasun politikak indartzeko eskatu du Arartekoak

Berria, , 08-04-2011

GASTEIZ. Herri Ijitoaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta, horren harira, aniztasunarekiko errespetua sustatuko duten politikak indartzeko eskatu du Iñigo Lamarca EAEko Arartekoak. «Ijito askok pairatzen duten desberdintasunaren alderdi bat da haietako asko gizartean baztertuta daudela edo egoera horretan egoteko arriskuan». Gaurko hainbat ospakizun antolatu dituzte ijitoen elkarteek. Besteak beste, Bilboko Plaza Barrian 10:00etatik aurrera egingo duten Romani jaia.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)