60 ETORKIN ITO DIRA MEDITERRANEOAN

Berria, , 16-03-2011

Astelehen goizaldean Italiarantz, Lampedusa uharterantz, zihoan etorkinen txalupa bat irauli eta barruan zihoazen 60 lagun ito ziren. Gehienek ez zekiten igerian, eta soilik bostek lortu zuten ondoko txalupara igeri egin eta bizirik irtetea. Gertu zegoen txalupako etorkinek eman dute albistea Lampedusara iristean. Tunisiarrak ziren denak. Irudian, atzo goizaldean Lampedusara iritsitako etorkin tunisiarrak. Astelehenetik, 1.623 etorkin iritsi dira uhartera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)