Etorkinak euskarara gerturatzeko ikastaroa jarriko dute abian Oñatin
Eskolak otsailaren 10ean hasiko dira eta izena emateko epea zabalik dago udal euskaltegian
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 25-01-2011oñati. Oñatiko udal euskaltegiak aurten ere etorkinei zuzendutako euskara ikastaroa jarriko du martxan. Aisa, etorkinak euskara ikasten lelopean, 60 orduko tailerra eskainiko dute datorren otsailaren 10etik ekainaren 13ra bitartean. “Etorkinak euskarara hurbiltzea” da programa honen helburu nagusia, “euren seme-alabei etxeko lanetan laguntzeko, lagunekin berba egiteko edo erosketak egiteko erabil dezaten”, adierazi zuten antolakuntzatik.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 943 782 496 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@oinati.net helbidera mezu bat bidali beharko dute. Euskaltegiko bulegoan ere informazioa jaso ahal izango dute, 9.00etatik 13.00etara eta 14.30etik 18.00etara. Matrikulagatik hamar euro ordainduko dituzte eta 12,50 euro gehiago, ikas-materialagatik.
(Puede haber caducado)