Getxok Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatuko du asteburuan
Deia, , 14-12-2010Getxo. Udalak eta udalerriko Etorkinen Plataformak beste urte batez hainbat jardueren bitartez ospatuko dute, larunbatean, Immigranteen Nazioarteko Eguna, oraingoan Asko daukagu emateko lelopean.
Jardueren helburua aniztasuna aitortzea eta haren balioaz jabetzea da eta berehalakotasunetik eta hurbiltasunetik aldaketei nahiz erronka berriei aurre egitea. Gainera jarduerek balio izango dute migratzaileak diren pertsona guztien oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko, non jarri diren bizitzen kontuan hartu gabe eta baita langile bezala dituzten eskubideak ere “gizarteratzeko, kulturen arteko bizikidetzarako eta gizarte – kohesiorako funtsezko berme gisa”, gehitu zuen Elena Coriak, Inmigrazioko Unitateko zinegotzi arduradunak.
Egitaraua Jardueren egitaraua ostiralean hasiko da Acceso a la vivienda y población inmigrante titulupeko solasaldiarekin, SOS Arrazakeria Bizkaia taldeko Miguel Navarroren eskutik, Villamonteko kultur etxean, 19:00etan. Egun berean, 21:00etan Welcome – Alma de clandestino pelikularen proiekzioa izango da Andres Isasi musika eskolan. Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, ipuin – konta – tzea kulturartekotasuna eta bakea lortzeko tresna gisa tailerra izango da, Boni Ofogoren eskutik eta aisialdi begiraleei, gizarte – hezkun – tza eta bitartekotzako profesionalei eta interesatu orori zuzenduta. Beharrezkoa da aurretik izena ematea 94 466 01 51 telefono zenbakian.
Abenduaren 22an, asteazkenean 19:00etan, Emakumeak Kulturarteko Elkarrizketan zikloaren beste saio bat egingo da. Gaia etxeko enplegua izango da. Azkenik, Bizkaiko Karitaseko Susana Cuesta abokatuak 2011ko maiatzeko 22ko hauteskundeetan atzerritarren parte hartzeaz mintzatuko da hurrengo ostegunean, abenduaren 23an, 19:00etan, Villamonteko kultur etxean.
(Puede haber caducado)