Tea Washingtonen
Berria, , 29-10-2010Bat-bateko mugimendua balitz bezala aurkeztu da heldu den astean AEBetako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeetara; eta irudi horrekin ekialdetik mendebalderako olatu eskuin muturrekoena bultzatu du, aldian-aldian, bereziki Alderdi Demokratako bat Etxe Zurian dela, agertu ohi izan den moduan.
Bat-batekotasunetik badu zer edo zer. Funtsean, ordea, Alderdi Errepublikanoko eskuin muturrak muturra agertu ohi duen estilo bera du, baita finantzaketa sistema ere.
Tea Party da Europako neofaxista korronteen isla estatubatuarra. Alderdi tradizionalak astindu ditu, emaitza oso onak aurreikusi dizkiote bozetan. Demokraten erorikoaren erantzule izango ei dira. Errepublikanoak ere ez daude lasai; euren kide dira, baina ezin adiskide gisa agertu.
Arrazakeriaz, xenofobiaz, zurien nagusitasunez beterik dator te potoa, aurrerantzean Washingtonen ere dastatu beharko dutena.
(Puede haber caducado)