Frantziak ijitoen artxibo sekretua duela salatu dute

Berria, , 08-10-2010

PARIS. Frantziako Poliziak Errumaniako ijitoen datuak biltzeko artxibo sekretu bat duela salatu dute. Ijitoen lau erakunde nagusietako abokatuek eman dute artxibo horien berri, eta legez kanpokoak direla ohartarazi. Parisko auzitegi batean salaketa jarri dute horregatik; delitu horrentzako bost urteko kartzela zigorrak eta 300.000 euroko isunak aurreikusten direla zehaztu dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)