Etxeko langileen egoera aldatzeko eskatu dute

Berria, , 08-10-2010

BILBO. Hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak Espainiako Gobernuari, eta haien lan egoera aldatzeko. Etxeko lana arautzen duen erreformari ekiteko eskatu dio, legegintzaldia amaitu aurretik. Gogorarazi du gaur egun indarrean dagoen araudiak ez dizkiela gainerako langileen gutxieneko eskubideak ere aitortzen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)