Herbehereetan burka debekatuko du gobernuak

Berria, , 01-10-2010

AMSTERDAM. PVV Askatasunaren alderdiko buruak atzo jakinarazi zuen burka erabiltzea debekatuko duela gobernuak. Alderdi xenofoboak VVD Alderdi Liberalekin eta CDA Alderdi Kristau-demokratarekin koalizioa osatzen du. Horrez gain, etorkinen aurkako beste neurri batzuk sortu nahi ditu, herrialdean sartzen diren immigranteen kopurua murrizteko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)