Bartzelonako atxikitze zentroen egoera salatu dute
Berria, , 17-09-2010Bartzelonako etorkinentzako atxikitze zentroko egoera salatu du Kataluniako SOS Arrazakeriak. Espainiako Atzerritar Legearen ondorioz, kanporatze agindua dutenak egoten dira han, agindu hori noiz gauzatuko zain. Etorkinek salatu dutenez, «pilatuta eta higienerik gabe» bizi dira zentro horietan; polizien «jazarpena eta mehatxuak» ere «ohikoak» direla erantsi dute. Zenbaitek gose grebak egin izan dituzte, eta horrek 22 urteko gazte baten heriotza eragin zuen ekainean. Atxikitze zentroen existentziak berak giza eskubideak urratzea dakarrela adierazi du SOS Arrazakeriak: «Ez da bidezkoa huts administratibo soilengatik pertsonen askatasun eskubidea urratzea».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)