Antolatzaileek Sarkozyren xedea gaitzetsi dute, baina ez dituzte kanporatzeak salatu
Berria, , 02-09-2010Alderdi sozialistak bat egin du Sarkozyren xedea deitoratzerakoan. Alta, Angeluko auzapez sozialistak agindu zuen ibiltarien aurkako prozedura eta kanporatzea. Antolatzaileek argi utzi dute legeak agintzen duena bete behar dutela auzapezek, legearen jomuga ez bihurtzeko. Horregatik, ez dute zalantzan jartzen legearen agindua. Abokatuek nabarmendu dute lege urraketa bat dagoela tartean, eta auzapezen ardura dela hori betetzea. Sarkozyren xedeak, aldiz, gaizkiletzat hartzen ditu leinu osoak, eta hori legearen aurkakoa da. Ñabardura hori ez da deitzaile guztien gustukoa izan, anitzetan talde berberak baitira etorkinen kanporatzeak salatzen dituzten erakundeak. Hala ere, indarrak batzearen garrantzia azpimarratu dute.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)