Arizonako legea indarrean sartu zenetik hilabetera
Berria, , 31-08-2010Duela hilabete inguru sartu zen indarrean Arizonako estatuan SB1070 immigrazioaren aurkako lege berria. Susan Bolton epaile federalaren aginduz, ordea, eztabaida gehien eragin duten neurriak indargabeturik geratu ziren behin-behinean, legeak Konstituzioa urratzen duen erabaki arte Ameriketako Estatu Batuetako auzitegi federalak. Boltonen erabakiaren ondorioz, bertan behera geratu diren neurriak dira, besteak beste, etorkinek dokumentazioa aldean eramateko zuten obligazioa; euren egoera legezkoa dela frogatzerik ez balute, Poliziak haiek atxilotzeko zuen eskumena; eta paperik gabekoei toki publikoetan lana eskatzea galarazten zien puntua.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)