Estatu Batuetako paperik gabekoen profila
Berria, , 31-08-2010Bizitokia. Paperik gabeko etorkinen erdia baino gehiago Kalifornia, Chicago, Florida, New York eta New Jerseyn bizi dira.
Sexua. 6,3 milioi inguru gizonezkoak dira; eta 4,1 milioi, emakumezkoak.
Adina. Ameriketako Estatu Batuetan bizi diren paperik gabekoetatik 1,5 milioi adingabeak dira, eta batez beste 35,5 urte bizi ohi dira. Aldiz, estatubatuarrak 46 urte bizi ohi dira.
Hezkuntza. Hamarretik hiruk bederatzi urte baino gutxiago egin dituzte eskolan. Hamarretik bik, aldiz, bigarren hezkuntza arteko ikasketak eginak badituzte ere, ez dute hori ziurtatzen duen agiririk.
Lanbidea. Paperik gabe dauden herritarretatik %21ek zerbitzuetan lan egiten dute; %19k, eraikuntzan; %12k, merkataritzan; eta %8k, garraioan.
Jatorria. AEBetan bizi diren 11,9 milioi paperik gabekoetatik gehienak, %57 inguru, Mexikotik joandakoak dira.
Urtero iristen direnak. Urtero milioi erdi lagun sartzen dira AEBetan ezkutuan, gehienak Mexikotik.
Gehien erabilitako sartzeko moduak. Gero eta gehiago dira bisa lortzeko gezurra esaten dutenak, edo kopuru jakin bat ordaindu ostean estatubatuar batekin ezkontzen direnak, herritartasuna eskuratu ahal izateko.
«Ez-legezkoak». Hiru dira pertsona bat herrialdean «legez kanpo» dagoela esateko arrazoiak: baimenik gabe sartu izana; baimendutakoa baino denbora gehiagoan geratzea; eta legez sartzeko baldintzak urratzea.
(Puede haber caducado)