Errumania estu hartzeko eskatu du Frantziak
Irailaren 6an paperik gabeko immigranteei buruz hitz egiteko nazioarteko bilera bat antolatu du Frantziak
Berria, , 26-08-2010Erredakzioa.
Errumania ijitoen irteera kontrolatzera behartzeko eskatu dio Frantziako Gobernuak Europako Batzordeari. Hori egin ezean Errumaniaren Schengenerako sarrera blokeatu dezakeela jakinarazi du Frantziak. Schengen eremuan baimen beharrik gabe mugi daitezke Europako Batasuneko herritarrak.
Horrez gain, Frantziako Gobernuak adierazi du nazioarteko immigrazio ministroekin bilera bat antolatu duela irailaren 6rako. Alemania, Espainia, Frantzia, Grezia, Italia, Erresuma Batua, Belgika, AEBak eta Kanada joango dira bilerara.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)