Frantziak ijitoekin duen jarrera salatu du Europako Kontseiluak

Ijitoak herrialdetik botatzeak ez duela arazorik konponduko ohartarazi dio Frantziari Europako Kontseiluak

Berria, , 25-08-2010

Erredakzioa.

ECRI Arrazismoa eta Intolerantziaren aurkako Europako Kontseiluko Batzordeak adierazi du Frantziako Gobernua atzerriko ijitoak «estigmatizatzen» ari dela. Kanporatze politikak arazoak konpontzeko ez duela balio ere gehitu du.

Erakundeak jakinarazi du Frantziako ijito immigranteek jasotzen duten tratuak kezkatzen duela. Kontseiluak salatu du ijitoak «kriminaltzat» eta immigranteen mugitzeko askatasunaren aurkako gehiegikerien «errudun bakartzat» dituztela. Horren eraginez, joan den ekainean ECRIak Frantziako Gobernuari ijitoen aurkako jarrera arrazisten aurka egitea gomendatu zion.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)