Irudia. Frantzia

IJITOAK KANPORATZEARI EKIN DIOTE

Berria, , 20-08-2010

Frantziako Gobernua ijitoak Errumaniara eta Bulgariara bidaltzen hasi da. Atzo, ehun inguru kanporatu zituzten, eta abuztu bukaera bitartean, 700 gehiago botako dituzte. Nicolas Sarkozyren gobernuak dio ez direla ijitoak kanporatzen ari, herrialdea nahi dutelako uzten dutela. Jatorriko herrialdera itzultzen den heldu bakoitzari 300 euro ematen diote, eta adingabeei, berriz, ehun. Horregatik, kanporatzeak ez, «borondatezko etxeratzeak» direla adierazi du gobernuak. Baina asko beren gogoz kontra kanporatu dituzte. Kasu horietan, Europako Batasuneko herritarrak izan arren Frantzian egon ahal izateko lan kontratua ez daukatela adierazi du Frantziak. Gaur, beste talde bat bidaliko dute, eta hurrengoa datorren ostegunean. Argazkian, kanporatutako familia bat Banasea nazioarteko aireportuan atzo, Bukaresten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)