Bokalen dauden ibiltariak kanporatu nahi ditu herriko etxeak
Berria, , 19-08-2010Bokalen (Lapurdi)kokaturik diren ibiltarien kanporaketa agintzea eskatu zion atzo udalak Baionako auzitegiari. Herenegun iritsi ziren Lapurdira eta Baionan nomadentzako egina den pausa gunea «zikina» izaki, hara ezin izan zirela joan azaldu zuten.
Bestalde, aitzineko bi asteetan Angelun (Lapurdi) ziren ibiltariak Ipar Euskal Herritik joanik, Bordeleko auzitegi administratiboan pasatu zuten atzoko eguna. Bordeleko herriko etxeak zelai batean kokatzea debekatu zieten igandean, eta aterabide gisa beste zelai batzuk proposatu. Baina, «bizigarriak ez direlako» errefusatu, eta auzitegira jo zuten gune «egoki» bat eskuratzeko. Epaileak, baina, ez du onartu haien errekurtsoa.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)