Frantziako Parlamentuak karrikan osoko zapia erabiltzea debekatu du

Berria, , 16-07-2010

Erredakzioa.
Baiona

Toki publikoetan osoko zapia erabiltzea debekatu du Frantziako Parlamentuak. Lege proiektuak 335 boz lortu ditu, guztiak eskuineko eta zentroko diputatuenak. Aurkako boz bakarra egon da. Oposizioko alderdiek ez dute parte hartu bozketan. Frantziako Konstituzioaren aurka joateko arriskua saihesteko, diputatuek ez dute burka hitza baliatu, osoko zapia baizik. Horrela saihestu dute legearen jomugan jende multzo edo sinesmen bat egotea. Indarrean sartzeko, senatuak onartu beharko du oraindik. Aurpegia estaltzeko jantziak daramatzan pertsonak 150 euroko isuna ordaindu beharko du. Isunaren ordez herri lanak egitea inposa diezaiokete. Aurpegia estaltzera behartuko lukeen pertsonak 30.000 euroko isuna ordaindu eta urtebeteko espetxealdia bete beharko luke.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)