Heldu ixteak 30.000 etorkin babes gabe utziko dituela diote abokatuek
Berria, , 10-07-2010Erredakzioa.
Donostia
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak ohartarazi du, Jaurlaritzak Heldu ixten badu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 30.000 txosten geldiaraziko dituela, eta beste horrenbeste etorkin babes juridikorik gabe geldituko direla. Abokatuek prentsa ohar baten bidez nabarmendu dute paperik gabeko edota bazterketa egoeran dauden geroz eta etorkin gehiagok jo izan dutela Heldura, eta Jaurlaritzari hori aintzat hartzeko eskatu diote. «Berriro ere, pertsona ahulenak, kasu honetan baliabiderik ez duten etorkinak, izango dira kaltetuenak».
Jaurlaritzak uztailaren 15ean du Heldu ixteko asmoa, eta erabaki horrek kritika ugari eragin ditu. Hain zuzen, datorren astelehenean gaiaren inguruan hitz egingo du Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburuak, prentsa agerraldi batean.
(Puede haber caducado)