AEBei migrazio legea aldatzeko eskatu dio Human Rights Watchek

Legea etorkinen atxiloketak mugatzen dituen nazioarteko giza eskubideen ereduaren aurkakoa dela salatu dute

Berria, , 10-07-2010

Erredakzioa.

AEBeetako migrazio lege federalen erreforma eskatu du Human Rights Watchek. Lege horien ondorioz, arazorik sortzen ez duten eta paperak dituzten milaka etorkin atxilotzen dituzte. Legea etrokinen atxiloketak mugatzen dituen nazioateko giza eskubideen ereduaren aurkakoa dela salatu du HRWek.

Bestalde, elkarteak etorkinen babesik eza eta lanean jasaten duten esplotazioa ere salatu du, baita sexu erasoak ere. HRWek etorkinen egoera normalizatzeko bideak jar ditzan eskatu dio Gobernuari.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)