SOS Arrazakeria elkarteak laguntza behar du
Berria, , 09-07-2010Hedabideetan azaldu denez, Igantziko auzo-elkarteak ez du ondo ikusten SOS Arrazakeriak bere auzoan bulego bat irekitzea. Ez gaude ados jarrera horrekin. SOS Arrazakeria etorkinei laguntzeko eta haien eskubideak defenditzeko sorturiko elkartea da. Eta gure babes guztia behar du.
Izan ere, etorkinak, ez lehen eta ez orain, ez dira problema. Lehen diktadura zen problema, milioika pertsona emigratzera bultzatu baitzuen. Orain, Europak eta multinazionalek daramaten politika internazionala da problema, munduan miseria, gosea eta gerrak sorraraziz eta hemen etorkinak klandestinitatera eta kontzentrazio-eremutara kondenatuz. Etorkinak, gu bezala, merkatu sistema kapitalista honen biktimak dira. Etorkina gu bezala, eta larriago, munduko zapalduen multzokoa da. Etorkina problemarekin berdintzea, etorkina arriskuarekin eta bortizkeriarekin berdintzea, ez da justua eta hipokrita da.
Orain ezagutzen hasi garen austeritate plan gogorrak biderkatuko egin ditu hemen baztertuak eta miseria gorrian bizi direnak. Horiekiko elkartasuna eta plan sozialak eta osasungintza eta hezkuntza dohain eta kalitatezkoak aldarrikatzen eta exijitzen ditugun bezala, etorkinekin ere berdin jokatu behar dugu. SOS Arrazakeria munduko kapitalak sortzen dituen biktimekiko elkartasunaren adierazpen xume bat da. Sinatzen dugunok SOS Arrazakeriaren eta Auzo Elkartearen arteko elkarlana beharrezkoa ikusten dugu.
J. Barriola, J.R. Gurrutxaga, Laura Lopez, Kontxi Martin, Pedro Boubeta, Julia Irasuegi, Laura Irasuegi eta hogei sinatzaile gehiago.
Errenteria.
(Puede haber caducado)