124 pertsonak asilo babesa eskatu dute Hego Euskal Herrian

Immigrazio politika gogortzeak eskaerak gutxitu dituela nabarmendu du CEARek

Berria, , 18-06-2010

Erredakzioa.
Gasteiz

124 pertsonak asilo babesa eskatu zuten Hego Euskal Herrian iaz. Eskaera gehienak Bizkaian izan ziren: 104; Gipuzkoan, zortzi eskaera; Nafarroan, zazpi; eta Araban, bost izan ziren. CEAR Euskadik, Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak, 101 pertsonari lagundu zien izapideekin, eta horietatik lauri onartu zieten asilo babesa. Beste lau pertsonari bestelako babesa eman zieten, eta bati Aberrigabetasun Estatutua aitortu zioten.

2009an Espainian jasotako asilo eskari kopurua nabarmen jaitsi zen aurreko urteen aldean, CEARek azaldu bezala. Jaitsiera hori immigrazio politika gogortu izanagatik dela dio hein handian, Espainiak jatorrizko herrialdeekin egindako hitzarmenengatik, alegia.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)