"topak" jaialdia izango da astelehena eta igandea artean
Hainbat kultur jarduerekin gozatzeko aukera izango dute donostiarrek
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 11-06-2010donostia. Zortzigarren urtez jarraian, Banda Bat elkarte soziokulturalak Topak, Urgulleko kulturarteko topaketak antolatu ditu, Donostia 2016 Hautagaitzaren laguntzarekin. Astelehenetik igandera bitartean donostiarrek hiriko hainbat tokitan aurrera eramango diren kultur jarduerekin gozatzeko aukera izango dute.
Hitzaldiak, solasaldiak, erakusketak, proiekzioak, musika eta an-tzerki emanaldiak, dantza eta gastronomia izango dira, besteak beste, topaketaren baitan egingo dituzten ekimenak eta guztiek hiru gai nagusi izango dituzte ardatz: inmigrazioa, aniztasuna eta bizikidetza.
Munduko arrozak ekimen gastronomikoa da antolatzaileen ustetan bereziena. Hirugarren urtez jarraian antolatuko dute eta, arroza gai nagusitzat hartuz, unibertsaltasuna eta aniztasun soziokulturalaren balioa azpimarratzea ditu helburu.
Topaketaren helburua migrazio-prozesuetan etorkinek izaten dituzten zailtasunak erakustea, gizarte elkartasuna indartzen saiatzea, errespetua, eskubide berdintasuna, sentsibilizazio ekologista, kontsumo arduratsua eta integrazioa moduko baloreak lantzea eta boluntarioen egitekoa azaltzea da, besteak beste.
(Puede haber caducado)