UNHCRko ordezkariak kanporatu ditu Libiak

Berria, , 09-06-2010

TRIPOLI. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren ordezkaritzari Libiako bulegoak ixteko agindu zuen atzo Gobernuak. Agintariek ez dute erabakiaren inguruko azalpenik eman. UNHCRk giza laguntza ematen die herrialde horretan bizi diren 9.000 errefuxiaturi eta 3.700 asilo eskatzaileri. Erakundea 1991tik dago Libian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)