'Nikab'-aren aurka, baina arrazoi egokiengatik

Berria, , 01-06-2010

Lehenik, ez ditzagun janzkera eta erlijioa nahas, bazterkerian eta xenofobian ez erortzeko. Egon gaitezen nikab-aren kontra, baina pertsonaren identifikazioa eta laneratzea zein gizarteratzea galarazten dituelako, ez arropa «musulmana» delako. Kontra bai, baina emakumeak zapaltzeko tresna delako, eta ez gure janzkera erabili behar dutelako, guk Iranen edo Saudi Arabian egin behar dugun moduan. Ez gaitezen intolerante eta atzeratuak izan.

Bestalde, ez dezagun ahatz Euskal Herri moderno, mundial eta akonfesional honetan, gurutzeak daudela oraindik eskoletan Giza eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren aurka. Diktaduraren amaiera, abortuaren eta dibortzioaren legeak orain dela 30 urte eskaseko kontuak dira. Eta azkenik, nikab-a baimendu ala debekatu bai, baina Euskal Herri osoan, eta ez zentro bakoitzaren arabera. Eskubide eta betebehar berak guztientzat.

Aitor Garikoitz Villanueva.
Taby (Suedia).

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)