Haur eta gazte literatura

Ritak ez du arimarik

Berria, , 30-05-2010

Abentura narrazio honetan immigrazio ilegalaren atzean dauden pertsonak eta bizi duten drama azaletik erakusten zaigu. Rita eta bere familia Cadizko kanpinera doaz, lagun batzuekin oporrak pasatzera. Ritak ez du batere gogorik, kanpin-dendan lo egitea ez duelako atsegin (sic) eta ezezagunekin oporrak pasatzea ere ez (sic). Arratsalde batean kaian zegoen ferrya bisitatzera joan eta, ferryko salbamendu-txalupan gelditzen da zorabiaturik, nahigabeko ekintza kateatu batzuen ondorioz. Galerna gaizto batek txalupa eta Rita uharte bakarti batera eramaten ditu. Estutasun hartan, egun batean patera bat hurbiltzen ikusten du, eta bidaiari bat bertan uzten dute, zigorturik-edo. Lagunak egin, paterako mafiosoen aurka borrokatu eta, azkenik, etxera itzuliko da Rita.

Ilustrazioa ia orrialde guztietan dago, testuaren esanak baieztatzen eta, kasurik onenean, osatzen.

Liburu hau Ritaren laugarrena dugu, eta dagoeneko badakigu zer espero dezakegun, formatua errepikatu egiten baita: (1) Rita gaizki ulertu batek sartzen du abenturan. (2) Modako topiko eta aldarrikapenak (ekologia, egiptologia, immigranteak,…) azaletik erakusten zaizkigu. (3) Ritak ez du garapen psikologikorik: bere adimena eta gaitasunak txiklea bezala luzatu eta laburtzen dira, istorioaren beharrei makurturik. Desberdintasuna lehen aleak markatu zuen, hartan modako aldarrikapenik ez zegoelako, nahiz eta beste bi ezaugarriak (gaizki ulertuarekin abiatzea eta pertsonaiaren garapen eza) bai agertu. Ziurrenik hura izan zen, gainera, lauetan dibertimendu gehien ekarri zuen alea.

RITA ROBINSON

Egilea: Mikel Valverde.

Itzultzailea: Juan Martin Elexpuru. Argitaletxea: Elkar.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)