Portugaleteko etorkin bat kanporatu nahi dutela salatu du SOS Arrazakeriak

Berria, , 21-05-2010

Erredakzioa.
Bilbo

Etorkinen eskubideen alde lanean ari diren hainbat taldek elkarretaratze bat egin zuten atzo Bilbon (Bizkaia), etorkin bat kanporatu nahi dutela salatzeko. SOS Arrazakeriaren arabera, gizonezkoa Madrilera joana zen gestio batzuk egitera, eta Espainiako Poliziak atxilotu egin zuen, legezko agiriak ez izateagatik. Une honetan etorkinak atxikitzeko zentro batean dute, kanporatu bitartean. Salatu dutenez, zentro horietan 60 egunez atxikita izaten dituzte, eta oso baldintza txarretan bizi dira. Tratu txarrak eta torturak ere jasan izan dituztela ohartarazi dute, eta etorkin batzuek beren buruaz beste ere egin izan dutela.

Portugaleteko gizonezkoa Bilbon eta Portugaleten bertan oso ezaguna dela dio SOS Arrazakeriak, eta bertan bizi dela 2 urte zituenetik. Kulturen arteko bizikidetzaren alde egindako lana nabarmendu dute

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)