bira
Niqab
Berria, , 27-04-2010Burka edo niqab zekarren Naoned ondoko andere gazte bati gaztigu bat eman zioten bideko poliziek, jantzi horrekin ezer ikus ez zezakeelako. Hogeita bi euroko isuna ordaintzeko ordez, isil-isila, Anne deritzanak prentsaurrekoa deitu zuen, erranez ez zuela pagatuko. Klaketa edo takoi luzedun gidariak oro berbalizatu behar balira…
Neskatilaren deliberoak Hortefeux Barne ministroaren kolera gorria atitxatu zuen, eta, hara non, jada egunkarien orrialdeak Anneren senarraren bizitza pribatuarekiko xehetasun gezalkoiez betetzen zaizkigun: lau emazte balituzke, haurrak bederarengandik eta denek merezi ez duketen guraso bakartu alokazioa jasotzen omen dute. Poligamia kasu itsusi baten satorpuloa inarrosten digute, ahoak eman ahala, soilik Hortefeuxek azken hitza menturaz bere nahi duelako. Botere-hizkuntzaren baldintzaren erabilpen akusatzailearen hedadura neurtu dezakegu.
Aljeriar jatorrizko hiritarra da gizona, alaina. Frantses nazionalitatea kenduko diote, Hortefeuxen alegazioak egiak baldin badira. Frantses nazionalitatea (bis) bizpahiru emazte/gizonekiko harremanak daramatzaten herritar bakoitzari ukatzen balitzaio, frantses gutxi geratuko litekeela argi dago.
(Puede haber caducado)