Nafarroako komunitate islamiarrak Tuterako hilketa gaitzetsi du
Berria, , 16-04-2010Erredakzioa.
Iruñea
Javier Martinez Llort 32 urteko Tuterako gizonaren hilketa gaitzetsi dute Tutera eta Iruñeko komunitate islamiarrek, eta elkarretaratzea egingo dute gaur, 15:00etan, Tuterako San Jorge plazan. Martinezen senideei dolua eta elkartasuna erakutsi dizkie komunitate islamiarrak, eta azaldu du hilketak «amorrua eta nahigabea» eragin diela. Nafarroako Etorkinen Koordinadorak ere bat egin du deialdi horrekin, eta elkartasuna adierazi diote hildakoaren familiari. Martinezen senideek ere eskatu dute magrebtarren aurka ez egiteko. Biharko beste elkarretaratze bat deitua dute Martinezen lagunek, 18:00etan.
Preso hartutako hiru lagunetatik bik beste delitu batzuk ere egin izan dituztela adierazi du Foruzaingoak. Atzo arratsaldean deklaratu zuten hirurek epailearen aurrean.
(Puede haber caducado)