Antzuolan egingo da Mundumira jaialdia
Berria, , 26-03-2010MUSIKA. Seigarren urtez egingo da Mundumira jaialdia aurten, maiatzaren 29 eta 30ean. Urtez urte kokagunea aldatu egiten dute Debagoieneko herrietan, eta aurten Antzuolan (Gipuzkoa) egitea erabaki dute. Besteak beste, Ojos de Brujo, Gangbé Brass eta Gose taldeak ariko dira munduko kulturen bilgune izan nahi duen jaialdian. Musikaz gain, antzerkia, dantza, kirol jarduerak eta erakusketak ere izango dira.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)