Eusko Legebiltzarrak adingabe kopuru bat jarri nahi du probintziako
EAJren, PPren eta EAren aldeko bozekin onartu da, «hezkuntza eta gizarteratzea» lortzeko asmoz
Berria, , 26-03-2010Erredakzioa.
Gasteiz
Probintzia bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera bidaiderik gabeko etorkin adingabeen kopurua mugatzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. EAJ eta EA legebiltzar taldeek, EAEko probintzietako foru aldundietan dauden taldeek, hain justu, PPrekin batera horren alde egiten duen legez besteko proposamen bat onartu dute, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diote horren berri emateko Espainiako Gizarte Politikako Ministerioko Haurtzaro eta Familiako lurralde arteko batzordean.
Probintzia bakoitzak har ditzakeen adingabe kopurua mugatzea «zaintza egoki eta eraginkorra bermatzeko» sistema dela gaineratu du Legebiltzarrak. Hori eginez gero zentroen helburuak lortzea erraztuko dela gaineratu dute, «adingabeen hezkuntza, gizarteratzea eta adinez nagusi denean lan merkatuan sartzea», hain zuzen ere.
Horrez gain, adingabeen adina egiaztatzeko «sistema bakar eta fidagarri bat» finkatzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak, sistema horrek zein behar lukeen zehaztu ez duen arren.
«Elkartasun falta»
PSE-EEk, Aralarrek, EBk eta UPDk legez besteko proposamenaren aurka bozkatu dute. «Elkartasun falta» egotzi diote ekimenari, arazoak ez dituelako konpontzen eta ez dituelako adingabeak modu egokian tratatzen.
(Puede haber caducado)