Munduko kulturen hartu-emanen festa

Berria, , 25-03-2010

Zarautz.

Aniztasuna sustatzeko asmoz, hainbat herrialdetako kulturak eta jakiak ezagutaraziko dituzte

A. Olaizola.

Munduko hainbat herrialdetako kulturak eta jakiak Zarautzera (Gipuzkoa) gerturatuko dituzte larunbatean. Kultura aniztasuna bultzatzeko asmoz, Zarauztik Mundura jaia egingo dute hirugarren aldiz.

Munoa hainbat kulturaren leku bihurtuko da, eta musika, dantza edo janari faltarik ez da izango; 12:15ean, Zarauzko bertso eskolako gazteek bertso saioari ekingo diote, eta, amaitzean, Maite Lopezen kantaldia hasiko da.

Ondoren, Senegalgo gazteek dantzen erakustaldia egingo dute, 13:00etan, eta bertako musika entzuteko aukera izango dute herritarrek. 17:00etan, capoeira erakustaldia izango da, eta 18:00etan Akelarre taldeak Sorginak lana antzeztuko du. 19:30ean Marisa Merinok munduko dantzak egin ondoren, 21:00etan Fuerza Latina taldearen musika emanaldia izango da. Halaber, besteak beste, Argentina, Senegal, Kolonbia, Sahara, Errumania eta Nikaraguako jakiak probatzeko aukera ere izango da, .

ZARAUZTIK MUNDURA JAIA

Noiz. Larunbatean.

Non. Zarautzen (Gipuzkoa).

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)