Hendaian atxikitako bilbotarra aske uzteko agindu du epaile batek

Berria, , 07-02-2010

Erredakzioa.
Donostia

Frantziako Poliziak Bilbon bizi den etorkin bat atxikita dauka Hendaiako zentroan, eta atzo arratsaldean aske uzteko agindu zuen Baionako Instantzia Handiko Auzitegiko epaile batek. F.B. gizonezkoa urtarrilaren 21ean atxilotu zuen Poliziak, Paristik trenez itzultzen ari zela, eta Hendaiako atxikitze zentrora eraman zuten, ondoren Marokora kanporatzeko. Javier Galparsoro haren abokatuak helegitea aurkeztu zuen Donostiako epaitegian, eta epaile batek arrazoia eman zien, eta bertan behera utzi zuen Frantziako Polizia egitera zihoan kanporatzea. Atzo, Baionako beste epaile batek aske uzteko eskatu zuen. Galparsororen esanetan, Baionako epaitegiaren erabakiak ez du aurrekaririk: «Arrazoirik gabe izan dute atxikita, eta baldintza deitoragarrietan izan dute».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)