Behera egin du Iruñean bizi diren etorkinen kopuruak, 2001. urtetik lehen aldiz
Berria, , 09-02-2010Erredakzioa.
Iruñea
2001etik, zenbatzen hasi zirenetik, behera egin du etorkinen kopuruak Iruñean. Iaz 2008an baino 58 etorkin gutxiago zeuden erroldatuta. Abenduan, 25.211 atzerritar zeuden Nafarroako hiriburuan erroldatuta; biztanleria osoaren %12,66, alegia.
Dena den, Fermin Alonso Iruñeko Udaleko soziologoak jakinarazi duenez, iazko azken seihilekoan aurreko urteko epe berean baino 166 etorkin gehiago zegoen. «Kopuruak gora egin arren, migrazio prozesua moteldu egin da azkenaldian, eta arrazoia litekeena da krisia izatea», dio Alonsok. Denera, 123 herrialdetatik etorritako lagunak bizi dira Iruñean. Etorkin multzo handiena ekuadortarrena da. Alonsoren arabera, Iruñetik joan diren gehienak ekuadortarrak ziren.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)